Herrietara etorrita, eta zazpi hileko epealdi hori bera aintzat hartuta, toki denetan errepikatu da hobetzeko joera; Aramaio da salbuespena, baina aldea txikia da.
EAEn eta Nafarroan ere, jaisten
Hego Euskal Herrian, bosgarren hilabetez jarraian gutxitu da langabeen kopurua. Ia 141.719 lagun ageri dira lanik gabe Lanbideko eta Nafar Lansareko bulegoetan; maiatzean baino 3.417 gutxiago dira, eta duela urtebete baino 10.820 gutxiago.
Datuen irakurketa positiboa egin dute Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Confesbakek. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak azpimarratu duenez, "langabeziak arlo guztietan egin du behera, bereziki, 45 urtetik gorakoen eta iraupen luzeko langabetuen artean"; "ekonomiaren suspertzea langabe kronifikatuenei aukerak ematen ari da", bere esanetan.
Ezkorrago azaldu dira sindikatuak. "Oso baldintza kaskarreko enplegua ari da nagusitzen", haien esanetan, "eta sexu arrakala sakontzen": berriz ere, gehiago urritu dira langabeak gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino.