Mikel Loiti, Txapime autoak eta Txapime tailerrakeko arduradunaren esanetan, beherakada hau Eusko Jaurlaritzak autoa erosteko emandako laguntzak amaitzearen ondorio da.
Nafarroaren kasuan beherakada handiagoa da, eta % 27,7jaitsi baita salmenta kopurua ekainean. Estatu osoko daturik esanguratsuena.
Estatu mailan, berriz, % 8,3 egin du behera autoen salmentak ekainean, auto ekoizleen esanetan azken zortzi urteetan izan den beherakadarik handiena.
Erregai motaren arabera, gasolina autoen salmentak % 3 egin du gora ekainean. Auto elektriko, hibrido, gas edo hidrogenozkoei dagokionez %20,13 egin du gora salmentak ekainean. Eta Loitik dio pixkanaka Txapimeko bezeroak ere hasi direla horrelako autoak erostera animatzen.