Sexu eta genero aniztasunak bistaratu eta aldarrikatu dituzte Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko eka. 29a, 15:38

Koordinadora TransMarikaBollo Feministak egindako deialdira herritar mordoa bat da. Bailara mailako manifestazioan askotariko aldarrikapenak egin dituzte, eta erakundeei, komunikabideei eta eragile ezberdinei eskatu diete "pausuak ematen" jarrai dezatela.

Oñatiko Foruen plazatik abiatu da LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguneko manifestazioa. Jendetsua eta koloretsua izan da. Kale Barrian, Atzeko kalen eta Kale Zaharrean ibili ostean, komunikatua irakurri dute San Anton plazatxoan. Orain arte egin den bideaz, baina bereziki egiteko dagoenaz hausnarketa egin dute. Gauzak batzuk egin diren arren, beste asko egiteko daudela salatu dute. Eta, adibide moduan, Bartzelonako gazte batek sufritutako eraso homofoboa denuntziatu dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak