Lehen lerrotik "pozik" erretiratu eta "kooperatibara" itzuliko da lanera Pello Urizar

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 25a, 08:25

Hamar urtean EAko idazkari nagusi izan den Pello Urizar arrasatearrak dimititu egin du. EAko Kontseilu Nagusiak jarduneko idazkari nagusia hautatzeko batzarra deitu du, eta primarioen prozesua martxan jarriko dute. Lehen lerrotik "pozik" erretiratzen da eta "militante soil" izatera itzuliko da. Laboral Kutxara itzuliko da lanera.

2009ko ekainean hartu zuen idazkari nagusi kargua Urizarrek, Eusko Alkartasunaren VIII. kongresuan, eta atzo, dimisioa eman zuen –arrazoi pertsonalengatik–, alderdiaren Kontseilu Nagusiaren aurrean.

Gaur goizean eman duen prentsaurrekoan adierazi du "bere zikloaren amaiera dela, baina ez EArena", eta gaineratu du "alderdia indartzen" saiatu dela hamar urteotan, "ilusioz eta arduraz": "Eta aberriari oinarri politiko berriak ezartzen eman dut nire onena". Orain esku berriak behar dituela EAk esan du: "Garai berria irekitzen den honetan, jende, ikusmolde eta bizipen freskoak behar direla sinetsita nago". EH Bildu eratu izana ere azpimarratu du, eta bide politikoa gailendu izana. Era berean, esan du EAko barne egoera ez dela izan dimisioaren arrazoia. Lehen lerrotik "pozik" erretiratzen da eta "militante soil" izatera itzuliko da.

Legebiltzarkide izateari ere utziko dio eta "bere kooperatibara" itzuliko da lanera.

Mezu asko harendako

Hona hemen berria jakindakoan hainbat politikarik bidalitako mezuak:

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak