Salmentak
Korporazioa osatzen duten kooperatibek 11.581 milioi euroko salmentak izan dituzte 2018an, 2017ko datuekin alderatuz, igoera %2,7koa izan delarik. 2019ko lehen lauhilekoaren datuek gainera, baikortasun moderatua adierazten dute, nazioartean ziurgabetasun handia badago ere.
Berrikuntzaren alde
Korporazioak berrikuntzaren alde egin du ezagutzaren arloan. 2018an, 175 milioi euro inbertitu dira I+Gan eta arlo horretan, 2.018 pertsonari lanaldi osoko enplegua eman zaie. Horrez gain, aipatu behar da, kooperatibek 120 proposamenetik gora aurkeztu dituztela Europako I+Gko hainbat programatan.
Eroski eta Erkop elkartea
Korporazioan enplegu gehien ematen duena banaketa arloa da. 2018an 9,9 milioi euro irabazi zituen eta kasu horretan, Eroski eta Erkop elkartea dira aipatzeko enpresak. Izan ere, arlo horretan guztira, 39.723 pertsona ari dira lanean eta 5.659 milioi euroko salmentak izan zituen.