Ekainaren 14ko saiorako, Jerardo Elortzaren liburu bildumako bigarren alearen gainekoak -Enarak- ekarri ditu Amaia Txintxurretak. Julen Iriondok AHTaren lanen eraginez hamarkada oso bat borrokan daramaten Aramaioko baserritar batzuen lekukotzak batu ditu. Eta Jokin Bereziartuak Katxalin elkartearen alde hilaren 22an Bergaran egingo den festa izan du hizketagai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.