Ekainaren 13ko saioan, Angel Iturbe (EAJ, Oñati) eta Agurne Barruso (EAE-ANV, Bergara) alkate ohiek kargu horretan jardun zuten garaiko bizipenak gogoratu dituzte, zapatuan Udalbatza berriak eratzeko egingo diren osoko bilkurei keinu eginez. Amaia Txintxurreta Arrasate Institutuan izan da, Alex Txikon mendizalearekin batera, ikasleek egindako eguzki-labeak ezagutzen; Imanol Belokik Leintz Gatzagako Gatz Museoko arduradun eta asmo berriak aurkeztu ditu; eta Mireia Bikuñak, Oñatiko herriko pilota txapelketa eta asteburuko kultura hitzorduak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.