Marta Macho: "Bagenekien berriz ere saiatuko zirela gure kontratuak manipulatzen, baina hau, oso agerikoa da"

Txomin Madina Milikua 2019ko mai. 30a, 15:02

Joan den urtean Osakidetzako oposizioetan iruzurra egon zela salatu zuten medikuetako batek, Debagoieneko ospitalean anestesista den Marta Machok jakinarazi du atzo bertan esan ziotela bihartik aurrera bere kontratua bertan behera geratzen dela. Jardunaldi murriztu bat ordezkatzen dabil Macho egun, eta dio, kontratua bertan behera uzteko eman dioten arrazoia dela jardunaldi murriztua duen pertsona horrek eszedentzia bat eskatu duela.

Ez da baina hori salatzen duen irregulartasun bakarra. Bere esanetan, aurretik egon dira bere eta iruzurra salatu zuten beste bi medikuen –Manoel Martinezen eta Roberto Sanchez– kontrako saiakerak. Eta gaineratu du Osakidetza ez dabilela betetzen jarraitu beharreko kontratazio politika.

Horren guztiaren aurrean mendeku nahia dagoela dio Machok. Eta gaineratu du sisteman dagoen ustelkeria erakusten duela honek guztiak. 

Osasun sailburuaren esanetan zerikusirik ez

Salaketa horren aurrean, Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi du kontratua bertan behera uzteak ez duela harremanik ikerketarekin, bere esanetan Osakidetzak kontrataziorako jardunbide bat duelako, eta kasu guztietan berdin jarraitzen delako, baita Marta Machoren kasuan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak