Maiatzaren 29ko saioan, ‘Martin Zalakain abenturazalea’ ikuskizunarekin Arrasaten izango diren Argia Dantzari taldeko kide Iñaki Arregik eta Onintze Azpeitiak pasatu dira platotik. Mirari Altubek Aretxabaleta Mugi egitasmoaren barruan elikadura osasuntsuari buruz egiten dabiltzan hitzaldiak hartu ditu hizpide, eta Amaia Txintxurreta Arrasaten jokatutako Reala-Alaves partiduan izan da. ‘Oñatiko emakumiak errekautan erakusketa bisitatu du Aitor Agirianok.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.