ALBISTEAK

Mikel Biain: "Autokontsumo energetikoa aurrera eramateko dirulaguntza lerroak ezartzeko konpromisoa hartzen dugu"

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 22a, 13:23

Debagoieneko EH Bilduko alkategaiek eta hautetsiek Oñatiko Ur Jauziak udal enpresaren aurrean egin dute agerraldia, gaur goizean.

Energia berriztagarrien ataleko egitasmoak izan ditu hizpide Batzar Nagusietarako Deba-Urolako zerrendaburu Mikel Biainek. "Oñatiko Ur Jauziak erakundeen arteko elkarlanaren adibide garbi bat da. Bertako kapitalean parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Oñatiko Udalak eta duela urtebetetik baita Goiener kooperatibak ere. Uste dugu energiaren alorrean agertoki berri bat irekitzen ari dela eta nola ez energia berriztagarriek berebiziko protagonismoa hartuko dutela. Horren adibide da autokontsumoa erregulatzeko apirilean onartu berri den errege dekretua".

Bide horretan erakundeek "benetan" lagundu behar dutela adierazi du Biainek. "Gure ustez aukera handiak zabaltzen dira, eta zentzu horretan Foru Aldundiek konpromisoa hartu behar dute. EH Bildutik konpromisoa hartzen dugu foru gobernuan gaudenean autokontsumo energetikoa aurrera emateko partikularrei eta herritarrei bideratutako dirulaguntza lerroak ezarriko ditugula".

Bisita Oñatiko Ur Jauziak ezagutzeko

Agerraldia egin ostean Mikel Biainek Oñatiko Ur Jauziak udal enpresa erakutsi die gainerako hautetsiei. Nola sortu zen, zein bilakaera izan duen eta gaur egun nola kudeatzen den azaldu die.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak