Agintaldian zehar egin duten moduan, bukatzear dagoen honetan gogora ekarri gura izan dute Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017an murriztu zituen lineak berrezartzeko eskaera. "Ordura arte indarrean zegoen garraio publiko zerbitzuan egindako murrizketek eskualdeko nahiz kanpotik eskualdera datozen erabiltzaileengan eragin zuzena izan zuten. Gogoratu behar dugu herri ezberdinetatik ehundaka sinadura helarazi zitzaizkiola Aldundiari murrizketak bertan behera uzteko eskatuz, baina erantzuna ezezkoa izan da", azaldu du Batzar Nagusietarako EH Bilduren hautagai Mikel Biainek.
Hori horrela, Eibar-Bergara-Eskoriatza ardatzeko komunikazioa hobetzeko linea berriak ezartzeko konpromisoa hartuko dutela gaineratu dute eta baita, agintaldian zehar "hainbat alditan eskatu duten moduan", Elorregiko geltokian komun publikoa jartzeko ardura ere.