Joera beheranzkoa izan da Debagoieneko herri guztietan langabezia tasari dagokionez. Dena den, gutxi bada ere, langabezia tasak gora egin du herri hauetan: Antzuolan, Eskoriatzan, Oñatin eta Aramion.
Gainontzekoan, egoerak hobera egin du bailaran urtea hasi denetik, baita iazko urtetik hona ere.
Hego Euskal Herrian ere, behera
Hego Euskal Herriko datuei dagokienez ere, langabezia tasak behera egin du martxotik apirilera: 3.420 langabe gutxiago zenbatu baitituzte apirilean. Lau lurraldeetan egin du behera, martxoko datuen aldean: Araban, %1,68; Bizkaian, %1,49; Gipuzkoan, %3,13, eta Nafarroan, %3,3. Urte arteko datuetan ere behera egin du langabe erregistratuen kopuruak Hego Euskal Herrian.