Parte hartzea nabarmen igo da Debagoieneko herri guztietan

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko api. 28a, 18:48

Gipuzkoan % 59,91koa izan da parte hartzea arratsaldeko 18:00etarako, 2016an baino 10 puntu gehiago. Debagoieneko herri guztietan nabarmen egin du gora parte hartzeak ere.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako parte hartzea % 59,97koa izan da EAEn, eta % 60,97koa Nafarroan 18:00etarako. 2016ko ekaineko hauteskundeekin alderatuta, % 9,5 inguruko gorakada izan da, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

18:00etako parte hartzeari dagokionez, Gipuzkoan % 59,91koa izan da parte hartzea (% 49,88, 2016an). Bizkaian % 62,33ekoa izan da parte hartzea (% 53,03); Araban, % 51,80koa (% 48,52); eta Nafarroan, % 60,97koa (%51,77).

Estatuan parte hartzea % 60,64koa izan da 18:00etan. Katalunian % 64,20koa da parte hartzea 18:00etan, inoizko marka altuena ordu horretan, % 11,2ko igoerarekin.

Debagoieneko parte hartzea herririk herri (18:00etan)

  • Antzuola: %65,03 (2016an %51,45)
  • Aramaio: %60,39 (2016an %46,89)
  • Aretxabaleta: %59,15 (2016an %44,23)
  • Arrasate: %53,96 (2016an %42,43)
  • Bergara: %63,65 (2016an %53,09)
  • Elgeta: %62,65 (2016an %52,53)
  • Eskoriatza: %58,24 (2016an %47,49)
  • Leintz Gatzaga: %57,45 (2016an %50,53)
  • Oñati: %59,70 (2016an %45,41)

14:00etako datuak

Estatu mailan erabakigarriak izango diren bozek ikusmin handia piztu dute Hego Euskal Herrian ere; igoerarik nabarmenena Gipuzkoan izan da. Bozkatzeko eskubidea duten herritarren %42,78k eman du botoa 14:00ak baino lehen. Hau da, 2016an ordu berean botoa eman zuen herritar kopurua baino %7,47 gehiago. Bizkaian, %5,21 egin du gora parte-hartzeak; Araban, %2,56; eta Nafarroan %5,79 egin du gora. Espainiako Estatuan, %4,5 handitu da, eta Katalunian egin du gora gehien parte hartzeak: %11.

Erlazionatuak

Hauteskunde eguna iruditan

Josu Bilbao Atxutegi 2019 api 28 Debagoiena

Parte hartzea %7,47 hazi da 14:00ak arte Gipuzkoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 api 28 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak