Parte hartzea %7,47 hazi da 14:00ak arte Gipuzkoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko api. 28a, 15:28

Aretxabaletar bat botoa ematen.

Gaurko hauteskundeek piztu duten ikusmin handiaren adierazle, Hego Euskal Herrian %5 baino gehiago hazi da parte-hartzea 2016ko hauteskundeekin alderatuta. Gipuzkoan %7,47 egin du gora parte hartzeak –herritarren %42,78k eman du botoa 14:00etarako–.

Estatu mailan erabakigarriak izango diren bozek ikusmin handia piztu dute Hego Euskal Herrian ere; igoerarik nabarmenena Gipuzkoan izan da. Bozkatzeko eskubidea duten herritarren %42,78k eman du botoa 14:00ak baino lehen. Hau da, 2016an ordu berean botoa eman zuen herritar kopurua baino %7,47 gehiago. Bizkaian, %5,21 egin du gora parte-hartzeak; Araban, %2,56; eta Nafarroan %5,79 egin du gora. Espainiako Estatuan, %4,5 handitu da, eta Katalunian egin du gora gehien parte hartzeak: %11.

Ilarak boto-paperak hartzeko

Normaltasuna izan da nagusi goizean zehar Debagoieneko hauteslekuetan. Hori bai, hautesleku batzuetan, Arrasateko Ferixalekuan kasu, ilara luzeak egin dira eguerdi partean.Boto-paperik gabe joan diren herritarren artean sortu dira ilarak, hain zuzen.

Erlazionatuak

Hauteslekuak, normaltasunez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 api 28 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak