Abian da 2018ko errenta aitorpena egiteko kanpaina

Maialen Regueiro 2019ko api. 26a, 12:44

Apirila hasieran jarri zen abian 2018ko errenta aitorpena egiteko kanpaina eta Gipuzkoako Foru Ogasunak 265 milioi euro itzultzea eta 256,5 milioi euro jasotzea espero du. Foru erakundeak, gainera hasiak dira herritarrei proposamenak bidaltzen, ia 251.000 izango direlarik. Hala, kanpaina hau uztailaren 1ean itxiko da.

Herritarrak hasi dira dagoeneko Bergarako bulegoan aitorpena egiteko hitzordua eskatzen. Aurreko urteko kanpainarekin alderatuz, aurten iaz baino 2.611 aitorpen gehiago espero dira, Aldundiak guztira 380.000 aitorpen aurreikusi dituelarik. Gainera gogoratu behar da herritarrek proposamena jaso ostean, onartu egin beharko dutela eta horretarako bi modu daudela, telefonoz edo internetez. Azkenik, Aldundiak herritarrak gonbidatu ditu aitorpena euskaraz egin dezaten. Izan ere, Aldundiaren arabera, gaur egun 74.000 gipuzkoarrek egiten dute Ogasunarekin harremana euskaraz eta helburua da 2022 urterako kopuru hori 100.000ra igotzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak