DBHko 300 ikasle inguru eta EPAko beste hainbat ere izan dira aurtengo Goiaz! azokan

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko api. 9a, 12:55

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak hamaikagarren aldiz zabaldu ditu ateak Arrasateko Kulturaten. Atzo eta gaur bitartean, bailarako Lanbide Heziketako zazpi ikastetxeetako eskaintza gertutik ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren helburu nagusia, hasieratik izan da, Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan-merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki gazteei, baina baita langileei, gurasoei eta orokorrean herritarrei ere.
                
Gaur egun bailarako Lanbide Heziketako zazpi ikastetxeetan 1.200 ikasle baino gehiago daude matrikulatuta, 24 ziklotan. Amaia Irizarrek adierazi du gainera, "kalitatezko" eta "beharrezko" heziketa dela. Aurtengo berrikuntzetako bat izan da, egin dituzten bisita gidatuak espezializatuagoak izan direla.

Atzo arratsaldean, esaterako, batez ere gurasoei eskainitako solasaldi bat izan zen eta bertan Lanbide Heziketako lau ikasleren esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten. Gurasoen kezkak argitzeko baliagarria izan zen.

Ikasleen euren esperientziak entzun ahal izan zituzten eta Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak nabarmendu zituzten.

Bi egunotan DHBko 300 ikasle inguru izan dira azokan ikastetxeetatik eta EPAko hainbat ikasle ere izan dira eskaintza ezagutzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak