Banatu dituzte Huhezinemako sariak

Mireia Bikuña 2019ko api. 8a, 15:39

Zain, Erroak eta Minutuak film laburrak izan dira Huhezinemaren 12. ekitaldiko protagonista nagusiak. Lehenak Euskarazko film onenari Goiena saria eskuratu du. Sari nagusia, alegia. Beste biek, bina sari jaso dituzte.

 

Goraino bete zen Aretxabaletako Arkupe aretoa Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioaren azken egunean. Arratsaldean hasita, Sail Ofizialeko film laburrak ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek eta ondoren egin zen sari banaketa. 12. edizioan, 12 sari banatu dituzte. Euskarazko film onenaren Goiena Saria Pello Gutierrezen 'Zain' filmak eskuratu du.

16 ikasle ibili dira jaialdiaren antolakuntzan. Zinemako profesionalek osatu dute jaialdiko epaimahaia; aurten, Iratxe Fresnedak, Natxo Rodriguezek eta Izaskun Arandiak izan dute ardura hori.

Honako hauek dira 12. edizioko irabazleak:

Kutixi Saila

  • Kutixi saria (400 euro): Urtea joan da (Egoitz D. Ibargoitia).
  • Ikusleen saria (100 euro): Babarrun txapelketa (Julen de la Serna).

MU ikasleen Saila

  • Fikzio onenaren saria (300 euro): Erroak (Ane Zuazubiskar).
  • Dokumental onenaren saria (300 euro): Min Ezkutuak (Ane Garcia).
  • Argazki onenaren saria (filmatzeko materiala eskuratzeko 1.500 euroko balioa duena): Erroak (Ane Zuazubiskar).
  • Ikusleen saria (100 euro): Stendhal (Edoitz D. Ibargoitia).

Sail Ofiziala

  • Goiena saria (Euskarazko film onenari, 1.000 euroko saria): Zain (Pello Gutierrez).
  • Huhezinema saria (200 euro): Finalista guztiek jaso zuten.
  • Vertigo saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaiak emandako 400 euroko saria): Minutuak (Mikel Uralde Arrue)
  • Ikusleen saria (300 euro): Minutuak (Mikel Uralde Arrue).
  • Mundukide saria (Giza eskundeak eta justizia sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburrari emandako 700 euroko saria): Mugak hautsiz (Asier Toledo eta Xabier Martin).
  • Kartelik onenaren saria (200 euro): Aitzol Zubizarreta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak