'Herriak lotu, bidegorria amaitu' lelopean bizikleta martxa egin dute asteburuan

Amaia Zabala 2019ko api. 8a, 13:56

Herriak lotu, bidegorria amaitu lelopean, bizkileta martxa egin zuten larunbatean Antzuola eta Bergara lotzeko falta den bidegorri zatia egin dezaten eskatuz. Antzuolako herritar talde batek antolatu zuen martxa hau eta Bergaraino joan ziren bertakoek egoeraren berri izan dezaten eta heuren eskaerekin bat egitera anima daitezen.

Martxarekin batera, eskutitz bat helaraziko diote Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiari, Azpiegitura diputatu Aintzane Oiarbideri, Bergarako alkate Elena Leteri eta Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriari.

Eskutitzean, Antzuolatik datorren bidegorria Bergararakoarekin konektatzeko eman behar diren pausuak emateko. Eta bide batez kolektoreari ere irteera emateko eskaera egiten da.

Larunbatekoa lehena izan zen baina antolatzaileek jakinarazi zuten hemendik aurrera ekintza gehiago egingo dituztela bidegorriaren eta kolektorearen gaia konpontzeko eskatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak