Auto elektrikoak erosteko 3.000 euro arteko diru-laguntzak jasotzen ditu Euskadiko Renove planak eta, 2.000 euro artekoak, ostera, gasolina eta diesel ibilgailuentzat. Trukean, auto zaharra txatarrerako uztea nahitaezkoa izango da. Energiaren Euskal Erakundeak 6,2 milioi euro bideratu ditu programa honetara.
Behin erosketa egin eta gero dator diru laguntza eta kontzesionarioetan bezeroei dirulaguntzaren eskaera egiteko laguntza eskainiko zaie.
Euskadio Renove planaz gain, garraioaren sustapenerako laguntzen bigarren programak bat ere jarriko dute martxan apirilaren 1ean. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioko laguntzak hain zuzen, eta 2,1 milioi bideratuko dituzte horretara. Hori bai, bezeroak bietako bat aukeratu beharko du, bi planak baitira bateragarriak.