Elikagaien merkataritzako langileek euren negoziazioa jasaten ari den blokeoa salatu dute gaur, Arrasateko LIDL eta BM aurrean egin duten agerraldian. Arrasatez gain, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere egin dituzte agerraldiak: Irunen BM-n, Hernanin LIDL-en eta Oreretan Urkaben.

"Hasieratik, sindikatuok aurkeztutako plataformetako aldarrikapenei betoak besterik ez dizkie jarri. Ez dutela kontratazio minimoa adostu edo lanaldiak handitzeko prozedurarik nahi, aparteko orduen desagerpen edo mugatzeaz pentsatu ere ez, eta urteko lanaldiaren murriztea edo igande eta jai egunetako mugapenaz are gutxiago. Ez dute borondaterik. Alderantziz, langileria limurtu asmoz negoziaketa soldata igoeraz hitz eginez hasi nahi izan dute, gainontzeko aldarrikapenak albo batera utziko genituelakoan. Saindikatuok argi utzi ditugu gure marra eremu honetan ordea, eta noski, patronalak berearekin atera ez denez, negoziaketari denbora eman nahi dio", adierazi dute sindikatuetako ordezkariek.