Ainhoa Aizpuruk aipatu du, aldundiak ezarritako apostu estrategikoetan gastronomiari zuzenduta dagoena garrantzitsuenetakoa dela eta arlo horretan Gipuzkoan indargune batzuk identifikatu zirela. Bestalde, ACEDEko zuzendaria den Xabier Gorrotxategik bestalde adierazi du, ekimen honen helburua enpresa ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez, zerbait berria sortzea izan dela. Azkenik, Mondragon Componenteseko berrikuntza zuzendaria den Jabier Aranzetak, ekimen honetan parte hartzeak beste enpresa batzuekin harremanak sortzea ahalbidetu diela azpimarratu du.