Otsailaren 27ko saioak hainbat protagonista izan ditu: Murias-Limousin taldean lehiatuko diren Xubane Garai eta Garazi Erostarbe txirrindulariak; urte erdiz Txilen bizi izan da Beñat Arrieta eskoriatzarra; eta ‘Odolusteak’ film laburra egiteko ‘crowdfunding’ kanpaina bat martxan jarri duten Dwingi Dwingi taldeko oñatiarrak. Garai bateko txirrindulariekin Leintz Gatzagan egingo duten solasaldiaren aurrerapena egin du Imanol Belokik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.