Martxo amaieran zabalduko dute Deskargako autobidea

Amaia Zabala 2019ko ots. 26a, 15:50

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak Bergarako Udaletxean egin du gaur goizean bere asteroko bilkura eta ondoren erakunde bisita egin dute deskargako obretara. Beñardo Kortabarria Antzuolako alkatea eta Elena Lete Bergarako alkatea ere bertan izan dira.

Obren %95a egina dagoela eta aurreikusi moduan martxo amaierarako deskargako errepide berria amaitu eta herritarrentzat zabaltzeko moduan izango direla azpimarratu du Markel Olanok. 

Diputatu nagusiak gaineratu du errepide berri honekin, duela hamabost urte hasitako Gipuzkoako Biribilgunea proiektua amaitutzat emango dutela, hau da, Gipuzkoako gaitasun handiko errepideen sarea. "Honi esker, gipuzkoar guztiek autopista edo autobia bat edukiko dute 15 kilometro baino gutxiagora" azaldu du Olanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak