Otsailaren 21eko saioan, ‘Humanity at Music’ ikuskizuneko entseguetako baten izan da Aitor Agiriano. Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntario Elena Ibarrondok ‘Eskola Arrakasta’ egitasmoaz berbetan egon da platoan, eta Mirari Altube Aretxabaletan bolatara aritzea berpiztu gura duen herritar talde batekin elkartu da. 39. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzen diharduten Aitor Tatiegi oñatiarrarekin eta Oihana Arana eskoriatzarrarekin egin du hitzordua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.