Otsailaren 19ko saioan, ekintzaileei laguntzea helburua duen Ekin Debagoienean 2019 egitasmoaren nondik norakoak izan dira hizpide Debagoieneko Mankomunitateko teknikari Rakel Garciarekin. Miss Grand Euskadi lehiaketako finalean parte hartuko duen Haizea Urrestarazu oñatiarrarekin egon da Amaia Txintxurreta; eta Julen Iriondok Aramaion musika etxea egiteko dagoen proiektuaz egin du berba.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.