'Zuen borroka danon borroka da, eraso matxistei herri erantzuna', lelopean ehunka lagun batu dira Bergaran

Xabier Urtzelai 2019ko ots. 15a, 21:20

Eraso matxisten aurrean. Zuen borroka, danon borroka da lelopean jende asko batu da gaur, egubakoitza, Bergarako San Martin plazan. Bergarako Martxanterek deitu dute kale agerraldia, Benito Cantero herrikideari lau emakumezkoren aurkako sexu abusuagatik sei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diotela jakin denean.  

Epaiaren berri jakindakoan egin dute gaurko kale agerraldirako deia Martxanterek, eta prozesu luzea bezain gogorra izan dela adierazi dute. Benito Canteroren kontrako epaia irakurri eta gizarteari gai honen gainean hausnartzeko eskatu diote: "Izan ere, halako kasuetan, sarri, zurrumurruei eta begirada txarrei aurre egin behar izan diete biktimek, min handia eginez". Ordu erdiko kale agerraldia egin eta amaieran Martxenteretako bi kidek manifestua irakurri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak