Otsailaren 7ko saioan, Egin egunkariaren zorrak ordaindu beharrak Gara-ri ekarri dizkion arazoen inguruan egin du berba Dabid Lazkanoiturburu kazetariak. gazteek etxeak alokatzeko dituzten zailtasunen inguruan egin du erreportajea Amaia Zabalak; eta Eskoriatzan egiten dabiltzan lan batzuen berri eman du Imanol Belokik. Debagoieneko Kirol Sarietan Herritarren sarirako hautagaiak diren Markel Uriartek eta Aimar Erostarbek ere izan dute lekua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.