Iazko azaroan, Elgetako eta Antzuolako alkateek erreklamazio formal bana jarri zuten Bergarako udaletxean: Agorrosingo oinarrizko kirol zerbitzuak erabiltzeagatik elgetarrek eta antzuolarrek bergararrek baino gehiago ordaindu beharraren kontra zeuden, eta hori jasotzen zuen ordenantza fiskalaren aurka jarri zuten erreklamazioa. Bada, etorri da erantzuna: Bergarako udalak ez du onartu ordenantza fiskalaren kontra jarritako erreklamazioa, eta behin betiko onartu ditu 2019ko ordenantza fiskalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.