Zer dago hezkuntzako greben atzean? Aldaketa behar du egungo sistemak?

Goiatz Arana Begiristain 2019ko urt. 25a, 23:00

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako greba abiapuntu hartuta, horixe izan dute hizpide Harira: eztabaida saioko solaskideek oraingoan, baita gizarte zerbitzuetara bideratzen den diru kopurua eta horri ematen zaion erabilera ere. EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Podemoseko ordezkariak batu dira mahaiaren bueltan. Beasain-Durango autobidea ordainpekoa izango den galdetuta, baietz eta aspalditik dagoela hori erabakita azaldu du jeltzaleen ordezkariak.

Eztabaidan parte hartu dute: Maria Eugenia Arrizabalagak (EAJren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan), Rebeka Uberak (legebiltzarkidea, EH Bildu), Maria Jose Telleriak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia, PSE-EE) eta Julen Bollainek (legebiltzarkidea, Podemos).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak