Bedoñako Artazubiaga baserrian, Otxia txakolina egiten dute; Egi Haundi baserrian, berriz, Kataide txakolina. Oñatin, ostera, Murgialdai baserrikoek izen bereko txakolina merkaturatzen dute; Zañartu auzoko Belaskua baserrian ere etxearen izen berekoa, eta auzo horretan bertan Upaingoa baserrian ere ekoizten dituzte Upaingoa eta Upain berri txakolinak.