Hasi dira etxeetan banatzen Goiena Gida 2019

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 15a, 16:24

Debagoieneko komertzioen eta zerbitzuen gidarik osatuena eta eguneratuena den Goiena Gida hasi dira bailarako etxeetan banatzen. Guztira, 19.000 ale banatuko dira aurten eta internet bitartez kontsultak egiteko aukera ere izango da, azken urteetan bezala.

Paperean argitaratutako Goiena Gidak hiru edizio ditu eta guztira 19.000 ale banatuko dira aurten bailarako etxeetan. Debagoieneko negozioen telefono eta helbideak eskaintzeaz gain, bestelako eduki batzuk ere jasotzen dituela gaineratu du Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari komertzial Mireia Larrañagak: "Gure bailarako herrietako jaien egutegia, intereseko beste telefono batzuen gida bat, guardiako farmazien egutegia, zaborren bilketarena ere bai, eta iaztik, desfibriladoreen mapa ere ari gara jartzen".

Sarean ere eskuragarri

Goiena Gida, internet bitartez ere kontsulta daiteke, bi modutara: Goiena.eus/gida helbidera sartuta edota Goienako aplikazioaren bitartez. "Gogoratu behar da gaur egun Goiena.eus-era sartzen diren erabiltzaileen %65a mugikorretik sartzen dela eta erabiltzaileen igoera handia izan dugu alde horretatik. Mugikorrak eskaintzen duen abantailetako bat da gainera, kontsulta bat egiten duzunean, zuzenean bertara deitzeko aukera daukazula. Nahiz eta guk hori duela bost urte ere eskaintzen genuen, aukera hori gaur egun ezinbestekoa da", azaldu du Larrañagak.

Bailaratik kanpo ere bai

Bailarako mugak gainditu ditu gainera bigarren urtez, Goienak ateratzen duen gidak. Izan ere, Zumaiako Baleike eta Soraluzeko Pil-Pilean toki hedabideekin batera elkarlanean, bi herri horietako gidak ere atera dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak