Hamar milioi euro pasatxoko aurrekontua du Debagoieneko Mankomunitateak 2019rako

Mirari Altube Arrese 2019ko urt. 14a, 15:35

10.139.180 euroko aurrekontua da mankomunitateak 2019rako onartutakoa; iazkoarekin alderatuta %6,83ko jaitsiera izan du. Horren arrazoia da inbertsioek behera egin izana.

Jaitsiera dator inbertsioen jaitsieratik mankomunitateko presidente Unai Elkorok azaldu duenez: "2011koa da orain arteko aurrekontu baxuena; izan ere, gero, atez atekoarekin asko igo ziren inbertsioak. Behin edukiontzien aldaketa eta kamioi erosketa bukatuta, eta Epeleren itxierarekin, dezente jaitsi dira inbertsioak, %80 baino gehiago". Eta gaineratu du gastu orokorrak mantendu egin direla: "Ekarpen arruntak igo egin dira zertxobait, baina inbertsioak jaisterakoan, Udal ekarpenek, orokorrean, ia %5eko jaitsiera dute". Pertsonal gastuek, ostera, gora egin dute. Partidarik handiena Ingurumena da beste behin, 6.772.824 eurorekin.

Azken zazpi urteetako aurrekontuak:

Partidak zerbitzuka:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak