Aloña Mendik bat egin du triatloia sustatzeko planarekin

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 11a, 15:53

Triatloietan parte hartu eta lizentzia lehen aldiz atera nahi dutenei informazio zehatza helarazteko helburuz, Gipuzkoako Triatloi Federazioak kanpaina bat abiarazi du. Probintziako zazpi taldek egin dute bat egitasmo horrekin, tartean, Oñatiko Aloña Mendi elkarteak.

Gipuzkoako Triatloi Federazioak hilabete honetan martxan jarri duen kanpainaren helburua da lizentzien tramitazioa lehenengo aldiz egin nahi dutenei batez ere informazioa helaraztea, zein prozesu jarraitu behar duten zehazteko. Federaziotik hain justu, lizentziatuta egotearen garrantzia azpimarratu dute.

Probintziako 40 taldetatik zazpik egin dute bat kanpainarekin; tartean da Oñatiko Aloña Mendi elkartea.

Lizentziadunen beherakada

2018an Gipuzkoan 907 lagunek zituzten triatloi lizentziak Gipuzkoan. Azken bi urtean baina, lizentziadunen kopurua jaitsi egin da; 2018an 2016an baino 100 lagun inguru gutxiagok zituztelako lizentziak aterata. Hauxe adierazi du federazioko presidente Iban Perezek: "Gipuzkoako Triatloi Federazioaren ziklo berri honetan ari garenondako, 2016ko abuztuan sartu ginenondako, lehenengo urte hauek ez dira zentratu lizentzien kantitatean. Beste aspektu batzuei eman diegu garrantzia: lehiaketei, eskola kirolari, gazteen teknifikazioei... Eta orain bai, iritsi zaigu momentua lizentzia kantitatetan zentratzeko".

Debagoienean, Aloña Mendiren bitartez

Debagoienean, esan moduan, Aloña Mendik parte hartuko du kanpainan, beraz, norbaitek interesa balu, Gipuzkoako Federaziokoekin edo Aloña Mendikoekin zuzenean jarri beharko luke harremanetan.

Federaziotik gaineratu dute, kanpainan parte hartzen diharduten taldeek "inplikazio handia" erakutsi dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak