Hasi dira neguko beherapenak

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 8a, 13:23

Debagoieneko dendetako jantziak eta bestelako produktuak prezio merkeagoetan eskura daitezke dagoeneko, ofizialki hasi direlako neguko merkealdiak. Denda batzuk urtarrilaren 7an hasi ziren deskontuak egiten, eta beste batzuk, data ofizialari aurreratu eta urte hasieratik dituzte deskontuak hainbat produktutan.

“Urtero bezala, Erregeen ostean hasi gara beherapenekin. Normalean %20 edota 30eko deskontuekin ekiten diogu, eta aurrerago, beherapenak igotzen joango gara”, horixe adierazi du Arrasateko Sikol dendako Yolanda Sanchezek. Orain, dena dela, bezeroak Gabonetako oparien aldaketekin ari direla gaineratu du: “Hasiera honetan, bereziki Gabonetako oparien aldaketak egiten ari gara; Olentzerok edo Erregeek asmatu ez duten hori aldatzera etortzen dira; neurri edo modeloa aldatuaz. Eta aurrerago hasiko gara beherapen handiagoekin”.

Badira, bestalde, neguko beherapenak ofizialki hasi barik zeudenean, dagoeneko deskontuekin hasi ziren dendak ere. Horietako bat da Bergarako Mirari jantzi denda: "Urtarrilaren 2an hasi ginen gu, izan ere, jende gutxi zebilen eta erabaki hori hartu genuen. Gabonak dagoeneko ez dira izaten lehenagoko modukoak; jendea kanpora joaten da erostera, Internetetik ere erosten dute, eta orduan negozio txikia geroz eta okerrago doa", azaldu du dendako Mila Manobelek. Hala ere, gaineratu nahi izan du dendarien elkarteetatik herriko bezeroei tratu berezia eskaintzen dietela, erosketak egiterako orduan, erraztasunak jarriaz: "Bedelkarreko txartelarekin erosiz gero, %5eko deskontua daukazu. Horrez gain, hiru edota sei hilabetetan, epeka ordaintzeko aukera ere ematen dugu, bezeroari errazagoa egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak