Arrasateko desfileak urteroko ibilaldia egingo du. Kalez kale ibili ostean, Herriko Plazan egingo diete harrera herriko neska-mutikoei.
Arrasatez gain, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan ere egingo dute geldialdia Errege Magoek. Azken horretan, bisita antzeztua egingo dute gainera: Estalpe baten bila. Eskoriatzako pilotalekua izango da.
Oñatin eta Aretxabaletan ere ez dute hutsik egingo. Oñatiko desfileaz herritar talde bat arduratuko da aurten. Herriko kaleetan ibili ostean, harrera egingo dute udaletxean. Aretxabaletan aldiz, kiroldegitik abiatuko dute kalejira, Herriko Plazaraino. Gozokiak banatuko dituzte umeen artean.
Errege Magoen etorrerak ilusioa pizten du urtero leku guztietan, baita, Debagoienean ere.