Langabeziak beheranzko joerarekin jarraitzen du

Maialen Regueiro 2019ko urt. 3a, 12:39

Debagoienean 2.583 langaberekin amaitu da urtea, 2017ko amaierako datuak alderatuz, behera egin duelarik. Hala, bailarako datuak kontuan hartuta, azken bost urteetan behera egin du langabeziak. 

2018ko azaroko zein abenduko datuak herriz herri aztertzen badira, Aretxabaletan, Bergaran eta Elgetan langabeziak gora egin du. Behera egin du berriz, Antzuola, Arrasate, Leintz Gatzaga eta Aramaion eta berdin mantendu da, Eskoriatza eta Oñatin.

Datuak herriz herri (2018ko abendua)

Debagoiena: 2.583 langabe (%8,31ko langabezia tasa)

Antzuola: 55 langabe (%4,95eko langabezia tasa)

Aretxabaleta: 257 langabe (%7,48ko langabezia tasa)

Arrasate: 1.160 langabe (%11,11ko langabezia tasa)

Bergara: 567 langabe (%7,85eko langabezia tasa)

Elgeta: 43 langabe (%7,45ko langabezia tasa)

Eskoriatza: 157 langabe (%7,73ko langabezia tasa)

Leintz Gatzaga: 3 langabe (%2,17ko langabezia tasa)

Oñati: 331 langabe (%6,09ko langabezia tasa)

Aramaio: 13 langabe (%1,72eko langabezia tasa)

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan, %6,17 egin du behera langabeziak 2018an. 119.674 langabe zenbatu dituzte urte osoan, 2017an baino 7.873 gutxiago, alegia. Azarotik abendura, esate baterako, %1,50 egin du behera tasak. Nafarroan, berriz, %8,09 egin du behera langabeziak eta gaur egun 2.890 langabetu daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak