Abenduaren 26an eman zioten hasiera Ointxe!-k antolatutako Gabonetako saskibaloi campusari eta parte hartzaileak saskibaloiaz gozatzen ari dira, banakako teknika entrenamenduak, taldeko jolasak eta lehiaketak burutuz, besteak beste.
Eneko Mateos, Ointxe! saskibaloi taldeko jokalaria da eta campusean entrenatzaile gisa dihardu. Horrek adierazi du opor egun hauetan kirola egin daitekeela eta campus hau aukera polita dela saskibaloia praktikatzeko.
Arrasateko Iturripen zein Aretxabaletako Ibarra kiroldegietan ari dira campusa burutzen. Atzo besteak beste, Ibarran aritu ziren eta lau taldeetan banaturik, pasea landu zuten. Gauzak horrela, gainontzeko egunetan, beste teknika batzuk landuko dituzte.
Oraindik beste egunen bat edo beste geratzen zaie parte hartzaileei campus honetaz gozatzeko. Mateosek adierazi du, gainera, umeak ondo pasatzen ari direla, eta azken batean, hori dela garrantzitsuena.