Mozambikeko nekazariak ahalduntzeko kanpaina du abian Mundukidek

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko abe. 27a, 09:13

Mozambikeko nekazariak ahalduntzeko helburuz, Mundukidek Gabon hauetan ere, martxan jarri du hango herritarrei laguntzeko kanpaina.

Orain dela 17 urte hasi ziren horretan eta zehazki Mozambikeko iparraldeko bi probintziatako nekazariei laguntzen dihardute denbora honetan guztian zehar.

Urizarrek gaineratu du bertako nekazariek lurra eskuragarri dutela eta bitartekoak eta formazioa emanez gero, erraztasun handiak izaten dituztela euren baratzak eta sailak produzitzen jartzeko. Izan ere, urtean 150 edota 200 euro inguru irabazten dituzten nekazariei laguntzen diete.

Aurtengo Mundukideren kanpainaren leloak dioen moduan, “pertsona guztiok bilatzen dugu gauza bera: gure lanaren eta gure bizitzaren jabe izatea”, eta horretan laguntzen diete.

Bailaratik eta Euskal Herri guztitik laguntzeko, Laboral Kutxaren babesa izaten du Mundukidek eta euren bulego guztietan jartzen dituzte ekarpenak egiteko baliabideak, eta online bitartez ere egin daiteke ekarpena aurten. Urizarrek dio gainera, Debagoienean borondate ona egoten dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak