Abenduaren 20ko saioan, ‘Bergako kolore erraldoiak’ liburuaz egin dute berba Bergarako Erraldoi taldeko Ibon Unamunok eta udaleko zinegotzi Izaskun Labaienek. Amaia Txintxurreta Bergarako Martxanterekin egon da zozketatuko duten saski erotikoaz berbetan; eta Amaia Zabalak Gabonetako otorduak hartu ditu hizpide. Imanol Belokik Eskoriatzan, ‘Pilota berpiztuz’ ekimenaren baitan, Gabonetan egingo duten txapelketaren berri eman du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.