Abenduaren 14ko saioan, Deskargako lanetan hartutako irudi esklusiboekin osatu du erreportajea Jokin Etxebarriak: asmoak betetzen badira, martxoan zabalduko dute autobide tarte hori. Urtebete inguru da Arrasaten radarrak jarri zituztela, eta udalak isunen bidez jasotako 25.000 euro zertara bideratu dituen azaldu du Xabi Gorostidik. Biderketa taula modu dibertigarrian lantzeko aukera ematen duen 3x4=¡Zas! mahai-jolasa aurkeztu du Olgeta jolaserako baliabide zerbitzuko Itsaso Pagoagak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.