Aditu Ikastaroaren Agur Ekitaldia ospatu zuten atzo Huhezin

Amaia Zabala 2018ko abe. 13a, 15:00

Garabide Elkarteak antolatutako Hizkuntza biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroaren agur ekitaldia ospatu zuten atzo, asteazkena, Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen HUHEZI fakultatean.

Bertan bildu ziren hiru hilabete hauetan ikastaroan parte hartu duten ikasleak, 21 partaide izan dira denera, 12 hizkuntza komunitate eta 18 herrialdetatik etorriak. Gehienak hegoamerikarrak, baina baziren Afrika eta Kurdistanetik etorriak ere.

Hiru hilabete hauetan Euskal Herriko hainbat eragile bisitatu dituzte, euskaltegiak, ikastolak, elkarteak eta erakundeak besteak beste; Tartean Goienan ere izan ziren. Ipar Euskal Herrian, berriz, lau eguneko egonaldia egin zuten.

Ekitaldi hunkigarria izan zen atzokoa, hizkuntz komunitate bakoitzeko ordezkariek hartu zuten hitza eta esker oneko eta elkartasun handiko hitzak izan ziren nagusi. Garabideko lagunak ere oso pozik agertu ziren.

Ekitaldia amaitzeko, guztiek elkarrekin Contrapas abestia abestu zuten, euskara eta beste hainbat hizkuntza tartekatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak