Hamaika egunen ostean, atzo eman zitzaion amaiera Euskaraldiari. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu izan duen ariketa sozialean Euskal Herri osoko 220.000 pertsonak hartu dute parte. Euskaraldiaren koordinatzaile Arrate Illarok egin du ekimenaren balorazioa, eta datozen hilabeteotara begira ere jarri da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.