Abenduaren 3an, Euskararen Egunak izan du isla saioan, batez ere Euskaraldiarekin lotuta asteburuan egin diren ekintzak direla eta: Eskoriatzan egindako Herri Egunean jasotakoekin erreportajea osatu du Mireia Bikuñak; Larraitz Zeberiok, bestalde, Elgetan eta Aramaion bnurututako ekimenak hartu ditu hizpide. Aretxabaletako Loramendi elkarteko Algara ludotekakoek jarri duten jostailu erakusketa izan da landutako beste gaietako bat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.