Bigarren egunez elkartasun deia egiten ari dira Elikagai Bankuko boluntarioak

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 1a, 13:50

Atzo moduan supermerkatu atarietan izango dira gaur ere. Galkorrak ez diren produktuak emateko eskatzen dute. Beste aukera bat ekarpena bonuak erostea.

Elikagai Bankua Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ari da bilketa egiten. Atzo ekin zioten lanari eta gaur dute kanpaina honetako bigarren eguna. Urteko kanpainarik garrantzitsuena da eta Debagoienean ere hainbat dira boluntario lanetan dihardutenak.

Atzo ekin zioten bilketari eta gaur ere supermerkatu atarietan dira herritarrei elkartasun deia egiteko. Ekarpena egiteko bi modu daude: galkorrak ez diren produktuak ematea edo bonuak erostea ekarpena dirutan eginez.

Bilketa atzo ondo joan zela adierazi dute. Egun garrantzitsuena, ordea, gaur da. Zapatuarekin bilketa handiagoa egiten dela esan dute.

Gipuzkoako Elikagai Bankuak iazko kopurua errepikatu nahi du aurten. Hau da, 663.974 kilo jasotzea. Kopuru horiekin, iaz 18.663 lagunengana iristeko aukera izan zuten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak