HEMEN DEBAGOIENA

'Hemen Debagoiena' saioa osorik: 2018-11-26

Goiena telebista 2018ko azaroaren 26a

Azaroaren 26ko saioan, Aretxabaletan eta Bergaran Euskaraldiari ongietorria nola eman dioten jaso dute erreportaje berean Xabir Gorostidik eta JOkin Bereziartuak. Eusko Ikaskuntzak asteburuan Oñatin egindako ospakizunek emandakoa batu du Eneko Azurmendik. Aretxabaletan estreinatuko duten eta irrintzia oinarri duen Erraiak dokumentalaz berbetan egon da platoan Ekain Martinez de Lizarduy; eta Eeen!tzun ekimenaren Arrasateko aurkezpenak ere izan du bere tokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak