'Hemen Debagoiena' saioa osorik: 2018-11-23

Goiena telebista 2018ko aza. 23a, 22:00

Azaroaren 23an abiatu da euskararen erabilzera sustatu eta indartzea helburu duen Euskaraldia ariketa soziala, eta bertan belarriprest eta ahobizi moduan parte hartuko duten hainbat debagoiendarrekin izan da Eneko Azurmendi. Getxoko Trikitixa jaialdian Euskal Herria ordezkatuko duten bi trikitilari arrasatearren hitzak jaso ditu Xabi Gorostidik, eta Olgeta jolaserako baliabide zerbitzuko Itsaso Pagoagak Colorfind mahai-jolasa aurkeztu du. Jokin Etxebarria, bestalde,  Herensugearen itzulera liburu sortu eta editatu duen Errasti-De la Maza familiako kideengana joan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak