Neska kopurua gorantz doala adierazi du LEKeko kide Susana Santorrek, eta helburu horrekin jarraituko dutela lanean gaineratu. Era berean, mutikoen kopuruari eutsi gura diote. Ohiko kirol jarduerekin batera aparteko ekintzak ere egiten dituzte, sarri umeen eskaerei entzunda, eta horiek duten arrakasta aipatu du. Era berean, monitore talde handiak diharduela lanean adierazi du, eta horiek trebakuntza saioak jasotzen dituztela azpimarratu kirola eta hezkidetza susta dezaten.
LEKeko presidente Joseba Zabalak, ostera, hitzarmenaren garrantzia nabarmendu du ahalbidetzen duelako arlo ekonomikoan indarrak xahutu beharrean kirol arloa erdigune izatea.
Alkateak ere gustura agertu dira urtebeterako (bigarren urtera luzagarria) sinatu duten hitzarmenarekin, eta azpimarratu dituzte neska kopuruaren igoera eta umeen eskaerei kasu eginda antolatutako ekintzak.