Gora egin zuen urrian Debagoieneko langabe kopuruak

Txomin Madina Milikua 2018ko aza. 5a, 18:23

Hilabete bukaeran, hasieran baino 22 langabe gehiago zeuden ibarrean. Herriei dagokienez, Arrasaten, Eskoriatzan, Antzuolan eta Leintz Gatzagan egin zuen gora langabe kopuruak. Debagoieneko langabezia tasa %8,3 da.

Hilabete hasieran baino 22 langabe gehiagorekin amaitu zen urria Debagoienean: 2.585 langabe denera. Horrek, %8,3an utzi zuen langabezia tasa. Herriei dagokienez, Antzuolan, Arrasaten,  Eskoriatzan eta Leintz gatzagan egin zuen gora urrian langabe kopuruak; Aretxabaletan, Bergaran, Elgetan eta Oñatin behera egin zuen; eta Aramaion, berdin mantendu zen. Arrasatek du langabezia tasa altuena, %11,16; langabezia tasa baxuena, bestalde, Aramaiok du: %1,98.

Iazko urriarekin alderatuta, 20 pertsona gutxiago  zeuden lanik gabe aurtengo urria amaieran.

Hego Euskal Herrian, langabeziak behera

Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, irailean baino 622 langabe gutxiago zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan, eta guztira, 122.415 pertsona zeuden lanik barik. Dena den, lurraldeei dagokienez, Bizkaian egin zuen bakarrik behera langabe kopuruak (746 langabe gutxiago); Gipuzkoan eta Araban gora egin zuen-eta (91 eta 33 langabe gehiago, hurrenez hurren). Nafarroan ere, gora egin zuen kopuruak (63 langabe gehiago).

Iazko urriko datuekin alderatuta, 559 pertsona gutxiago daude egun Hego Euskal Herrian lanik gabe, eta langabezia tasak ere behera egin du %12,4tik %11,7ra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak