Egitasmoaren helburua, jendearen beharrei erantzutea da. Gurpildun aulki edo makuluen beharra izaten du jendeak denboraldi baterako, eta behar horiek asetzeko jarri dute martxan ekimena. Eskaintzen dituzten produktuak, pertsonek izan ditzaketen mugak prebenitu, konpentsatu, edo arintzera zuzenduak daude.
Egitasmoaren prozedura
Elene Ibarrondo Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioaren esanetan, prozedura honakoa da: "Lehenengo eskaera bat jasotzen dugu, norbaitek beharra duena eskatuz. Gurekin harremanetan jartzen da, eta behar duen laguntza produktua eskura badaugu, mailegutzan uzten da. Epea hiru hilabetarako da, baina beharren arabera luzatu daiteke. Ez dugu ziurtatzen erantzuna beti baiezkoa izango denik, baina materiala badugu utzi egiten dugu. Horrez gain, etxean norbaitek taka-taka, gurpildun aulki edo makulurik badu, eta egoera honean badaude, hauek jasotzera joaten gara, edo hona ere ekar dezakete, hau da Elorregiko bulegora".
Orain arte, lau gurpildun aulki, taka-taka bat, eta hiru makulu pare jaso dituzte, eta batez ere, aulkien beharra dutela azpimarratu du Ibarrondok.
Eskaera egiteko edo produktuak emateko
Laguntza produkturen bat jaso edo eman nahi duenak, edo informazio gehiago nahi izan ezkero, Debagoieneko Gurutze Gorriko telefonora 943 76 55 76 deitu edo emailera altodeba@cruzroja.es idatzi daiteke.