Aitor Mimenza eta Marisol Ramos izan ziren nagusi Oñati-Arrasate herri lasterketan. 250 lagunek hartu zuten parte lasterketan. Giroa hotza zen irteeran, baina euria egiteari utzi zion 17:00ak aurretxoan, eta korrikalariak ez ziren busti ibilbidean. Proba erritmo bizian hasi zen, eta mutiletan azkar nabarmendu ziren bizkorrenak. Emakumezkoetan, Marisol Ramos jarri zen buruan hasieratik, eta horrela eutsi zion amaierara bitartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.